Donostiako Udaleko Gobernu Batzarrak urtarrilaren 31n onartu ditu 2017ko deialdi bakarreko diru laguntzen oinarriak, eta otsailaren 1eko GAO-n argitaratu da deialdia. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 2tik martxoaren 1era izango da.
Deialdi honen barruan daude Euskara Zerbitzuak ematen dituen laguntzen oinarriak. 2017an Euskara Zerbitzuak 47.025,35 € banatuko ditu.
Diru laguntzei buruzko informazio guztia eta eskaera inprimakiak www.donostia.eus/partaidetza webgunean daude.
Eskaerak aurkezteko bi aukera daude:
OINARRIETAKO ALDAKETA NABARMENENAK
Presentzialki egiten bada, dokumentazioa soilik UdalInfo-ko udal erregistro orokorretan aurkeztu ahal izango da, Udaletxean, Morlans eta Altzan, alegia.
UDA AURRETIK, EBAZPENAK
Uda baino lehen ebazpenak egiteko egin beharreko pauso guztiak guztion eskuetan daude, elkarte zein udalaren eskuetan. Elkarteen ardura da zuzendaritza karguetako postuak eguneratua izatea, ogasunean egunean egotea, beharrezkoa den dokumentazioa udalera ekartzea, akatsak garaiz zuzentzea... horrela Udalak uda baino lehen ebazpenak egiteko ahalegin guztiak egin ahal izateko.
Euskara Zerbitzuko deialdiaren inguruko zalantzak badituzu, 943 48 37 50 telefonora dei dezakedu edo mezua bidali Mikel_Zumarraga@donostia.eus helbidera.
Deialdiaren inguruko informazioa